Igelak

'Igelak' komediaren filmaketa Artelekun

EKOIZPENA: ABRA PROD
URTEA: 2015
IZANDAKO FUNTZIOA: Kamera auxiliarra

Patxo Telleriak zuzendutako “Igelak” filma, Donostia eta inguruko lokalizazioetan izan zen filmatua, gehienbat. Bi kamera unitate beharrezkoak izan ziren momentuetan deitu ninduten bigarren unitatearen kamera auxiliar bezala aritzeko. Film honen bitxikerietako bat euskal artista ezberdinen nolabaiteko parte hartzea da. Xabi Solano, Ainhoa Arteta, Alex Sardui… badira horien artean.