Slide2

EZAGUTU NAZAZU

Mikel Ezkerro Najera naiz, ikus-entzunezkoen sortzailea.

Ikus-entzunezkoak komunikatzeko erraminta bat izatetik haratago, arte bezala bizi ditut; zergaiti eta helburu jakin batekin sortzen ditut, baliabide estetiko eta estilistiko ezberdinak erabiliz, nire errealitatearen interpretazioa agerian utzi eta kontzientziak astitzen saiatzeko, momentuko proiektuak planteatutako gaiaren inguruko hausnarketak helaraziz.

Ikus-entunezko Komunikazioan (EHU) izandako formazioa, musikarekiko dudan sentsibilitatea, gerora Musikako Gradu Profesionalarekin (Jesus Guridi Kontserbatorioa) formalizatutakoa eta nire gai sozialekiko grina nire lanetan islatzen dira. Formatu anitzetako proiektuetan parte hartu dut (zinema, telebista, publizitatea, dokumentalak, bideoklipak…) eta ikus-entzunezko sormenaren prozesua hasieratik bukaerararte gertutik ezagutzen dut, proiektu propio zein enkarguz egindako lanak zuzendu eta ekoiztuz.

Proiektuak zuzentzeko, ekoizpenen beharrak identifikatzeko, talde teknikoa koordinatzeko eta ekoizpenaren prozesuaren fase ezberdinetan (ideiaren sorkuntza, grabaketa, edizioa…) jarduteko kapazitatea daukat, taldean zein modu autonomoan.

Ongi etorri nire sorkuntzak konpartitzen ditudan espaziora. Behatu itzazu nire lanak eta edozein zalantza edukiz gero kontaktatu ezazu nirekin. Aldiz, soilik nire ibilbidea jarraitu nahi izatekotan, segitu itzazu nire sare sozialak.

PORTFOLIOA

KONTAKTUA
678 758 001